OLENTZEROREN ETORRERA

Badator Olentzero!

Gabonak iristear daude eta urtero bezala Olentzero gurera datorkigu. Egun honetan ekintza ugari izango ditugu eskolan: Olentzerori harrera, pintxo lehiaketa eta dantzaldia. Ziur primeran pasatuko dugula!!

Ongi pasa oporrak!!!

Olentzeroren etorrera 

 

KILO BILKETA GURE ESKOLARA HELDU DA… HORTAZ, OLENTZERO ETORTZEKO GUTXI FALTA DA.

Kilo bilketa hemen da!!

Urtero legez, eta ikastetxera Olentzeroren etorrera iragarriz, Kilo Bilketa martxan jartzen da Buztintxuriko ikastetxe publikoan. Elikagaien Bankuak eta Auzoko Batzordeak elkarlanean sustatutako kanpaina da.

Aurreko ikasturteetan bezalaxe, eskola osoko eta hezkuntza komunitate guztiarendako luzatzen dugun proposamena izaten jarraitzen du.

Kontuan izanik inguruko biztanleria hurbilaren egoera ekonomikoa eta behar erreala, “Auzoko Elikagaien Bankua”-k urtero produktu mota zehatz bat jasotzea gomendatzen digu. Gomendio hau, haurren behar nutrizionalen arabera eta haurtzaroko beharren arabera izan ohi da. Aurten, GOSARIRAKO ELIKAGAIEN BILKETAN zentratzen jarraituko du (esnea, kakao-hautsa, gailetak eta zerealak)

Azaroko bigarren hamabostaldian zehar, familiek, irakasleek nahiz ikastetxeko langile laguntzaileek ekarritako elikagaien bilketa egiten da.

Ikasgeletan ere, balio hauek landuko dituzte, produktuak paketatuz eta kutxak apainduz ondoren Olentzerori eskaintzeko. Honek, gure kutxak jasoko ditu eta berari gure desio onenak helaraziko dizkiogu.

Hau guztia, jai giroan izango da.

Eskolatik, zuen seme-alabekin parte hartzera eta elikagaien bilketan laguntzera gonbidatu nahi zaituztegu.

C.P. Buztintxuri I.P.ko Eskola Solidarioen Batzordea.

THE KILO COLLECTION IS AGAIN IN OUR SCHOOL… THE ARRIVAL OF OLENTZERO IS NEAR…

The Kilo collection is here!

As every year and anticipating the arrival of Olentzero to the centre the Kilo operation is launched in the public school Buztintxuri. The campaign is supported by the Food Bank working collaboratively with the Neighborhood Needs Commission.

As with the previous courses, it is still a proposal that we make at the school level and to the whole educational community.

Taking into account the economic situation and real need of the local population, the “Neighborhood food bank” recommends what kind of products to collect. They are usually more focused on the nutritional needs of children, the needs of the child. This year the FOOD CAMPAIGN CONTINUES FOCUSING ON BREAKFAST ITEMS (milk, cocoa powder, cookies and cereals).

During the second half of November there is a food collection, provided by families, teachers and auxiliary workers of the center.


In the classrooms these values are worked, the products are packaged and the boxes are decorated to offer to Olentzero. He collects these boxes and all our best wishes to be transmitted.

All this within a playful and festive atmosphere.

The school encourages you to participate and collaborate in the food collection with your children.

Solidary Schools Commission of the C.P. Buztintxuri I.P.

2ºA MAILAKOAK EUSKARALDIAN MURGILDUTA

Kaixo 2.A gelako ikasleak gara eta jarraian Euskaraldian egindakoak azalduko dizkizuegu!

Hasteko, bakoitzak letra bat egin genuen aho bizi eta belarri prest hitzak sortuz.

 

Gero, Euskaraz bizi nahi dugu pankarta egin genuen.

 

Ondoren, gure konpromezua sinatu genuen eta txapa bat eman ziguten photocall-ean argazkia atera eta gero.



Gainera, gaztelaniako eredukoak gure gelara etorri ziren esperientziak konpartitzera eta Euskaraldiaren abestia dantzatu genuen.

Orain, euskaraz hitz egingo dugu BETI!!!

3ºA-KOAK BUZTINTXURI AUZOA EZAGUTZEN

En tercero A de primaria tenemos como tema el barrio de Buztintxuri. ¿Que mejor manera de aprendizaje de salir al barrio y invitar a personas del barrio a nuestro aula?

Harremanaren funtsa hartzea eta ematea da, festa komisiokoek beraien lan egiteko modua eta egoitza erakusti ziguten, hurrengo festetako jokuak proposatzeko eskatuz.

Haur eskolarako eta ileapaindegiko bisitetan hartu besterik ez genuen egin ea urte batzuetara afera aldatzen den. Eskermile Belatz!

To be continue…

NAHI AL DUZU GUREKIN ERLAXATU?

Kaixo, 1.A-ko ikasleak gara eta erakutsi nahi dizuegu nola erlaxatzen garen!! Guk
badakigu ikasteko lasai egon behar garela, baina… batzuetan… haur guztiak bezala…
aztoratzen gara!! Asko gustatzen zaigu kantatzea, oihukatzea, jolastea, korrika egitea eta
dantzatzea besteak beste; horregatik, oso garrantzitzua da jarduera horiek egin eta gero
lasaitasuna bilatzea. Guk sintonia deitzen diogu. Beraz, nahi baduzu erlaxatu… bideoa
ikusi eta ikasi!!!

https://drive.google.com/open?id=10BjkpEsI4tYCsq5z4NhHSzciK4NarF0G

 

 

 

5 URTE B-KO HAURRAK DINOSAURIOEN PROIEKTUA EGIN DUGU

5 urte Bko lagunak gara eta dinosauroen inguruko proiektu bat egiten ari gara. Argazkietan ikusi ahal duzuen bezala, gauza asko egiten ari ditugu!

Dinosauroak ezagutu: Guretzat beldurgarriena Tiranosaurio rex da eta Parasaurolophus dibertigarriena!

Fosilen aztarnak: Buztinarekin egin ditugu eta ikusi, ikusi, benetazkoak dirudite!

Dinosauroen arrautza, baita kabia ere!Patiora atera ginen harri, adar eta hostoen bila.


Maketa:hau dibertigarria eta asko ikasi dugu gainera!

 

Oraindik proiektuarekin murgildua gabiltza! Beraz gure lanak ikusi nahi badituzue, gure gelara gonbidatzen zaituztegu!

Ongi segi!!

¡YA HA LLEGADO LA RADIO A NUESTRO COLE!

¡Nos gusta la Radio!Ya está listo el primer programa de Radio elaborado por el alumnado de 6ºA. Podéis escucharlo pinchando en el siguiente enlace. Esperamos que os guste mucho!
Gustoko dugu Irratia! Prest dago gure lehen irratsaioa, 6.Ako ikasleek egindakoa. Entzungai duzue hurrengo estekan klikatuz. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

We love the Radio! year 6’s first Radio programme is ready for you to listen, you can do it clicking on the link below. We hope you like it as much as we do!

Pumptrack-en izan gara!

Aurreko asteetan Lehen Hezkuntzako 2.mailako ikasleak Trinitariosen jarri duten
Pumptrack pistan egon ziren Gorputz Heziketako saioetan.
Primerako goiza pasa genuen!

 

ADEMNARA BIDAIA

Honakoa esklerosis multipleko elkartea da. Lehenengo hiruhilekoan joan gara. Ademnakoek orri markatzaile bana oparitu ziguten.

Bertan ginela, joku asko egin genituen, horien artean armiara sarearen jokua. Borobilean eseri ginen eta artilearekin armiarma sare bat sortu genuen.

Argazkietan ikusten den bezala, armiarma sarea sortzeko, artile-boloa pasatzen genien elkarri eta pertsona horri buruzko gauza polit bat esaten genuen.

Ademnakoekin elkarlanean ari gara, laister ikusiko duzue zertan….

EUSKARALDIAREKIN DANTZAN

A ereduko 4º mailako euskarako ikasle guztiak elkartu gara eta AHOBIZI eta BELARRIPREST abestiarekin dantzan aritu gara! Begira zeinen ongi ikasi dugun koreografia!

El alumnado de 4º de modelo A hemos estado bailando con “AHOBIZI” y “BELARRIPREST”. ¡ Mirad que coregrafía tan bonita hemos aprendido!

https://drive.google.com/open?id=1-GK2Rq–TlTezwmB6uhok9fmFsoRTXyI