Haste honetan zehar MIKRO IPUINAK irakurtzen eta idazten aritu gara .Batzuk ez genituen ulertzen eta beste batzuk oso barregarriak ziren. Jarraian, guk egindako 3 mikroipuin idatziko ditugu hemen:
ROMULO ETA REMO
Bazen behin,biki batzuk,
ROMULO ETA REMO
Marteren semeak ziren eta ibaian bizi ziren.
Egun batean,ibaia lehortu zen eta bakarrik zeudenez hil ziren.Marte oso triste jarri zen eta esan zuen:
«Zergatik ez ditut ondo zaindu?»
Aroa
Hori lehenengoa zen eta orain bigarrena:
ZIKINA ETA GARBIA
Eskola batean,
Ibaia eskolan,
ume bat beti GARBIA joaten zena eta lagun asko zituen.
Beste haur bat beti ZIKINA zihoan eta bakarrik lagun bat zuen.
Egun batean,lagunak esan zion:
Garbitu behar zara eta horrela lagun gehiago izango dituzu.
Neskak,kasu egin zion eta hortik aurrera lagun gehiago izan zituen.
Hirugarren mikroipuina hau da:
ESPAZIOAN
Bazen behin neska bat beti espazioan zegoena. Egunero planeta berri batean zegoen. Egun batean, Marten egon zen. Beste egun batean Ilargian egon zen. Beste egun batean eguzki sistema batean. Baina, egun batean Jupiterren zegoela, irakasleak esnatu eta oihukatu zion: -Leyre, klasean gaudela!
Leyre
Espero dugu zuen gustukoa izatea. Nahi izango duzue mikroipuin gehiago? horrela bada komentario bat jarri behar duzue.