VISITA AL PLANETARIO

El anterior jueves 15 de noviembre, los alumnos de 5º y 6º de primaria del colegio público Buztintxuri y los alumnos de 4º de primaria del colegio público Juan Bautista Irurzun de Peralta, realizamos una salida al planetario de Pamplona, situado en el parque de Yamaguchi. El trayecto fue en autobús. Después de 20 min. en carretera llegamos a la entrada del planetario. Hacía un poco de frío. Después de 5 min. esperando, entramos. Una vez dentro entramos a la sala principal, nos estaba esperando Mónica la guía que nos explicó todo.

Al entrar a la sala, en la pantalla, nos esperaban tres documentales. El primero nos hablaba de la creación de la tierra y el Sistema solar, el segundo, de las constelaciones y estrellas. El tercero nos habló de los satélites y la ISS.

Respecto a las opiniones de los espectadores a un 10% de los alumnos no les gustó la visita, a otro 10% más o menos y a un 80% les encantó.

BAILANDO CON EL “EUSKARALDIA”

A ereduko 4º mailako euskarako ikasle guztiak elkartu gara eta AHOBIZI eta BELARRIPREST abestiarekin dantzan aritu gara! Begira zeinen ongi ikasi dugun koreografia!

El alumnado de 4º de modelo A hemos estado bailando con “AHOBIZI” y “BELARRIPREST”. ¡ Mirad que coregrafía tan bonita hemos aprendido!

https://drive.google.com/open?id=1-GK2Rq–TlTezwmB6uhok9fmFsoRTXyI

¡HEMOS COMENZADO EL COLE!

Ikasturte berriarekin batera, 3 urteko ikasleak lehendabiziko aldiz hasi gara eskolan. Lehenengo aste hauetan, emozio eta sentimendu ezberdin asko bizi izan ditugu: ilusioa, ezinegona, gauza berriak egiteko gogoa, negarra, poza, urduritasuna, lagun berriak ezagutzeko nahia…

Gurasoei agur esatea zaila izan zaigu batzuetan, eta negarrak izan dira nagusi gelan. Hala ere, lagun eta irakasleen laguntzarekin, berehala lasaitzea lortu izan dugu. Abesti ezberdinak kantatuz ere, lasaitu egiten gara!

Aste hauetan zehar, jolas librean oso gustora aritu gara lagunekin, kantatu dugu, ipuinak kontatu ditugu, psikogela ezagutu dugu, baita patioa ere… Eta hilabete honetan zehar, gero etxera lanak eramateko erabiliko dugun karpeta margotzen aritu gara. Geroz eta autonomoagoak gara eta pixkanaka eskolako bazter guztiak ezagutuz goaz.

Arte txokoan proposamen ezberdinak egin ditugu: plastilinarekin esperimentatu, marrazki libreak, karpeta errodilloekin margotu, simetria landu dugu, estanpazioa…

Oso gogotsu ari gara lan hauetan guztietan!! Eta zeinen gustora gauden eskolan!!

EL ALUMNADO DE 5 AÑOS ESTAMOS TRABAJANDO LOS ARTE MARCIALES

Gure gelan Arte Martzialei buruzko proiektu batean erabat murgilduta gaude: Karate eta Kung Fu-ri buruz gauza asko ikasten ari gara: adibidez, maixuari sensei esaten zaio eta eskolari dojo, erabiltzen den jantzia kimonoa da eta gorputzarekin egiten diren mugimendu eta formak katak. Hauetariko asko animaliek (hartza, tximinoa, sugea,…) defendatzeko orduan egiten dituzten mugimenduetan oinarrituta daude. Gure gelan sortu dugun dojo txikian kata hauek praktikatu egiten ditugu.

Beste aldetik, Arte Martzialak bizitzeko modu bat dira eta Bushido kodea errespetatu eta kontuan hartzea oso garrantzitsua da arte hauek ikasi eta praktikatu nahi dituenarentzat. Bushido kodeak honela dio:

VISITA A ADEMNA

Honakoa esklerosis multipleko elkartea da. Lehenengo hiruhilekoan joan gara. Ademnakoek orri markatzaile bana oparitu ziguten.

Bertan ginela, joku asko egin genituen, horien artean armiara sarearen jokua. Borobilean eseri ginen eta artilearekin armiarma sare bat sortu genuen.

Argazkietan ikusten den bezala, armiarma sarea sortzeko, artile-boloa pasatzen genien elkarri eta pertsona horri buruzko gauza polit bat esaten genuen.

Ademnakoekin elkarlanean ari gara, laister ikusiko duzue zertan….

EUSKARALDIA

Euskaraldia, euskera aurrera eramateko sortu duten iniziatiba bat da. Guk, LH6.A mailako ikasleok horretan parte hartu nahi dugu.

Euskaraldia Euskal Herri osoan ospatuko da. Horretarako, Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, Euskaraldiko web gunean sartu behar zara. Izena eman eta euskaraz hamaika egunez mintzatu. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte burutuko da.

ANIMA ZAITEZTE EUSKARALDIAN PARTE HARTZERA!!!

Euskaraldian bi rol egongo dira. Hemen definizioak:

AHOBIZI:

Euskaraz dakitenei edo ulertzen dutenei, euskeraz hitz egingo diezu beti. Euskaraz badakizu eta!

Batzuetan gazteleraz erantzungo dizute, baina behintzat ulertzen dizutelaren seinale. Ezezagunei, lehenengo hitza euskaraz egingo diezu (dendetan, empresetan…).

BELARRIPREST:

Gazteleraz ikasi duzu eta bizi izan zara. Zure gurasoak ez dakite euskaraz, baina zure emaztea euskalduna da edota hizkauntza eskola batean sartu zara. Kasu honetan… HAU DA ZURE TOKIA!!!

Konpremezua hartzen duzu ahobizi txapa dutenak zuri euskaraz egiteko eta zuk euskaraz erantzuten saiatzeko.

Ondoren, eta zuek irakurle maiteok euskaraz mintzatzen pixka bat animatzeko asmoz, hurrengo rapa sortu dugu:

Euskaraldi-rapa

euskaraldia

euskaraz mintzatzeko jaialdia

astindu mihia

eta ireki zuen belarria

Hau da Euskal Herria

gure altxorra zabaltzeko tokia,

prestatu begia

eta nabaritu euskararen argia

SALIDA A LA D.Y.A

Kaixo, 5.A-ko ikasleak gara eta urriaren 25ean D.Y.A-ra joan ginen 5B eta 5C klaseekin batera. Hemen duzue ikasitako guztia:

Bi taldetan banatu ginen, talde bat anbulantziara joan zen eta beste taldea lehenengo laguntzak ikastera joan ziren.

Anbulantzia Damian bolondresak erakutsi zigun. Lehenengo maletin-botikina ikusi genuen eta bertan gauza hauek zeuden: manta termikoa, diabetes aparatua, bendak, gasak, linterna, oxigeno botila, bokilak, tiritak… Gero anbulantzia barrutik aztertu genuen. Anbulanzia barruan gauza gehiago zeuden: larrialdi trineo bat, frigo bat, gurpileko aulkia, kamila bat, gaixoari laguntzeko aparatua…

Lehengo laguntzetara joan ginenean Aliciak eta Irenek erakutsi ziguten norbait larrialdietan dagoenean zer egin behar den, adibidez: norbaitek konortea galtzen badu gorputza alde batera mugitu behar da, abesti baten bidez jarraitu behar diren pausuak ikasi genuen.

Joan baino lehen argazki bat atera eta fosforito bat oparitu ziguten.

¿QUERÉIS PROBAR UN POCO DE MOSTO?

Lau urteko A gelako ikasleak gara eta urriaren 15ean, Beirera egindako txangoaz hitz egingo dizuegu. Txangoa, eskolako lau urteko ikasle guztiok burutu genuen eta primerakoa izan zen.

Bertan, muztioa lortzeko prozesua azaldu ziguten, guk parte hartu genuelarik: mahatsa moztu (guraizekin eta ez eskuekin), prentsatik pasa eta azkenik zapaldu…bai dibertigarria izan zela! Ondoren, ateratako likidoa irakiten jarri genuen eta bukatzeko, botiletan sartu. Botila bakoitzari, norberak diseinatutako etiketa jarri genion eta hozterakoan, probatu eta edan genuen.

Gozo, gozoa zegoen!

EL ALUMNADO DE 4º “A” DE PRIMARIA REPARTEN LOS ROLES DE LOS GRUPOS COOPERATIVOS

LH4A- ko ikasleok talde kooperatibo berrietan rolak banatu ditugu eta honako ardura berriak izango ditugu:
– Bozeramailea edo koordinatzailea
– Idazkaria
– Materialaren arduraduna
– Hizkuntzaren heroia
– Tartekaria
Gainera, euskometroarekin hasi garenetik, geroz eta gehiago ari gara euskaraz hitz egiten, gelan, pasiloetan, patioan, etxean…
Zorionak eta segi horrela lagunak!!

LOS ALUMNOS DE 5 AÑOS HEMOS ESTADO EN PERU-HARRI

Urriaren 24ean Peruharrira joan ginen HHko 3. Mailakoak.Hantxe,

Iñaki Perurenak eta maitek, bere alabak, harrera egin ziguten.

Maitek, baserriko lanerako erabiltzen diren zenbait objetu nola bihur

ditzakegun jostailu erakutsi zigun: Sokak, makilak, zakuak,….

 

Eta herrikirolak baserriko lanetan oinarriturik daudela:

lokotx biltzea, lasto altxatzea, harria jasotzea,……

 

Katapulta denon artea igo ondoren, Iñakik harria jarri eta bota egin zuen.

 

Ikaragarria izan zen noraino bidali zuen harria!!!!!

 

Basoan ere ibili ginen eta harrietan Iñakik margotutako

pertsonaia mitologikoak ikusi genituen.

Herensugearen barruan ere ibili ginen.

Eta bukatzeko zenbait eskultura dauden menditxora igo eta handik ohiu egin eta han,

hurrunean, kobazulo batean bizi de basajaunarekin komunikatu egin ginen.

OSO EGUN POLITA PASA GENUEN!!!!!